XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Judea eta Galilearen bitartean kokatzen da Samaria, Mediterraneo itsasoa eta Jordan ibaiaren bitartean, salbuespena da.

Haren lur emonkorrak eragin handia dabe ekonomian.

Uritar bizitza maila handia eban.

Berezia zan egoera erlijiosoa ere, oso tradizino judu gitxi bereganatu ebalako.

Ez eban Jerusalemera joan gura, eta horrexegaitik izan eben euren leku sakratua, Betelen lehenengo, eta gero Garizin mendian eregitako santutegian. Ezinikusi handia eutsien Galileari.

Judea, lurraldeko hegoaldean kokatzen da. Bereak dira Jerusalem, Hebron, Belen, Emaus edo Betania uriak.

Lurralde zabala, baina proportzionalki despopulatu eta pobreagoa.

Jerusalem, uriburua zan, 30.000 biztanlez azpitik ebilena, uririk garrantzitsuena.

Honen garrantzi historiko, politiko, erlijioso eta komertzialak eta erromes etozen jende eta karabanak zirala eta biztanleria mugikor handia batzen zan inguruan.

Aldi haretako juduen inguruko beste eskualde batzuk izan ziran Perea, Dekapolis, Idumea, Iturea eta Trakonitide, nahiz eta gitxiagotan aitatu ebanjelioetan.

Jesus bere ageriko bizitzan behin eta barriz ibili zan Palestinako bideetan.

Lurralde txikia zan, baina haren joanetorriak laburrak izan ziran, gurdiz edo zaldiz ibilten ziralako, baina batez ere oinez.

Jesus behin eta barriz ibili zan Palestinako bideetan.

1. Herodes Handia hiltean, bere erreinua hiru zati egin zan haren semeen artean. Emon izenak.

2. Azaldu zergaitik zan erromatarra Jesusen garaian Judeako gobernaria.

3. Esan zenbat biztanle dituan gaur egun Jerusalemek eta zein estaturi dagokion.